XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sindikatoen autonomiaren defendatzaileak diotenez, alde batetik, zera lortu behar da: sindikatoak ez daitezela alderdi baten lokarri bihurtu.

Bestalde, sindikato baten ekintza eta lankera ez daitezela alderdi baten ekintza politikoaz mugaturik gelditu.

Esandako honen eredu jatorra CGT frantsesak ematen digu, batez ere gerra gibelean.

Harrezkeroz, Alderdi komunistari hestuki itsatsia dago; sindikatoen gidariak, alderdiaren gidari dire hain xuxen.

Gaur Espainian, hori bera gerta daiteke Comisiones Obrerasen baitan, izan ere sindikato honen gidari batzuk Alderdi Komunistaren baitan buru bezala agertzen zaizkigu; bai PCE-n eta bai Katalunya-ko PSUC-en.

Beste hainbeste esango genuke (PTE) Partido del Trabajo baitan babesturik sortu diren beste sindikato autonomoetaz.

Hori bera beste alderdi troskista edo maoistak sortu dituztenetaz.

Eta berdin, UGT-taz, (PSOE) Partido Socialista Obreroren besotik hain gozo dijoalarik.

CGT frantsesa baztertzen badugu, eta beste salbuespen batzuk ere bai esan beharra dago salbuespen hauek ez direla uste den bezain gutxi, sartaldeko demokrazietako sindikatoak, bai teorian eta bai praktikan, autonomoak dire alderdi politikoen barne.

Autonomoak izatea ez du esan nahi, aldika, arrazoi eta jokaera berdinak dituztelako, alderdi batzuekin ez direla elkartuko, baina beti, bai interesak eta bai helburua bestelakoak dituztelako.

BERAZ, errejimen demokratikoetan, sindikatoen, entrepresarien eta Estatuaren arteko jokua hautsi ez dadin alde batetara, eta langileen interesak erabat gal ez daitezen, sindikatoak autonomoki dihardute, bai Estatuari buruz eta bai Alderdi politikoeri buruz.